Cookie-en Erabilera:
Okamika-industrialdea.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Okamikako Industrialdea.

Industrialdearen In Logotipoa.
Industrialdeko Planua
Okamika Industrialdeko Mapa orokorra
Okamika Goikoa. Okamika Goikoa.
Pabiloi 1 Pabiloi 1
Pabiloi 2 Pabiloi 2
Pabiloi 3 Pabiloi 3
Pabiloi 4 Pabiloi 4
Pabiloi 1 A Pabiloi 1 A
Pabiloi 1 B Pabiloi 1 B

Okamikako Industrialdearen Historia

ZERTARAKO SORTU?

1984ko azaroan sortu zen Okamikako Industrialdea SA, Lea-Artibai eskualdean eta bereziki Lea Ibarrean ekimen industrial endogenoa bultzatuz lanpostu ahalik eta dibertsifikatuenak sortu eta finkatzeko.

HELBURU NAGUSIA

Erakunde publiko honek bere sorreratik izan duen helburu nagusi eta ia bakarra eskualdearen garapenerako tresna egoki eta eraginkorra bilakatzea izan da.

AURREKARIAK

Hori posible egiteko, 1970eko hamarkadatik Lea Ibarreko gazteriaren aldetik lan handia egin zen, herri txikion beherakada eta hondamendia eragotzi nahian. Orduan proposatutako plangintza zabal baten barruan kokatzen zen eskualdearen beharrizanei erantzungo zien industrigune baten sorrera ere. Lea Ibarreko Udal Txikien Mankomunazgoaren sorrerak eta Okamika Industrialdea eratzeak bailararen etorkizun sozioekonomikoa finkatu zuten.

LEHENENGO URRATSAK

Okamika Industrialdea SA elkargo publikoa 1984ko azaroan sortu zen, Lea Ibarreko Udal Txikien Mankomunazgoak Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundian egindako gestio eskergaren ondorioz. Bizkaiko Foru Aldundiak jarri zuen hasierako kapitala. Urte batzuk beranduago, SPRILUR erakundea ere sartu zen, eta kapitalaren gehiengoa bereganatu zuen.

Okamika Industrialdeko Lantegi bat.
Okamikako Industrialdea Eraiki orduko Lurrak
Okamikako Industrialdea. Okamika Auzoa - 48289 Gizaburuaga (Bizkaia) Lea Artibai Latitud: 43.332686 - Longitud: -3.713379 - - Tel: 946842211 - - Faxa: 946842202 - - Email: